XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) harri bitxien neurtzailea.

1572; De varia commensuraci-n para la sculptura y architectura, 1585-87).

Arga. Nafarroako ibaia.

Urkiaga mendian jaio, Esteribartik eta Iruñerritik pasa eta Funesen Aragoara isurtzen da.

Ibilbidean Egues, Ultzama, Elortz, Xulapain, Arakil eta Salado ibaien urak hartzen ditu; 149 km.

Argaia Goikoetxea, Jazinto. Erlijioso nafarra (Bera, 1903 - Valentzia, 1993).

Apaiztu (1928) eta Alesbes eta Zarrakaztelun egon zen.

Iruñeko apaizgaitegiko errektore izan zen (1945).

Valentziako artzapezpiku eta bikario nagusi, Gerako apezpiku (1952), Ferrolgo apezpiku (1957) eta Donostiako apezpiku izan zen (1968-78).

Jose Maria Setien da bere ondorengoa.

Argaignaratz. Euskal idazle lapurtarra (XVII. m.).

Ziburuko apaiza izan zen.

Bi lan idatzi zituen euskaraz: Avisu la exortacionea provetchosac bekhatorentçat hitz lauz (Bordele, 1641) eta Devoten Breviarioa bertso-liburua (1665).

Lapurdin sorturiko lehenbiziko euskal idazle-taldea izan zen Sarako eskolako kide izan zen.

argal. izond. 1. Mami gutxikoa, mehea dena (bereziki pertsona eta animaliez).

Gizonak argal egoten gara, gizentzen dira txerriak.

Ardi argala.

Oihal argala.

Lur argala.

2. Ahula, indar gutxikoa.

Sendo gaudenok argalen ahuleriak eraman behar ditugu.

3. adb. (GN). Bakan; gutxitan.

Izarrak argal badira, biharamunean eguraldi ona; usu badira, euria. ARGAL EREIN. Aleen artean tarte handia utziz erein.

Argala (j.i. Jose Migel Beñaran). ETAko buruzagi eta ideologo bizkaitarra (Arrigorriaga, 1949 - Angelu, 1978).

Espainiako gobernuburu zen Luis Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatu eta burutu zuen (1973).

Espainiako agintariek bultzaturiko erreforma politikoaren aurrean KAS alternatibaren puntuetan oinarritutako bidearen aldeko jarrera azaldu zuen.

Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen 1978ko abenduaren 21ean BVE (Batallón Vasco-Español) talde terroristak bere auto azpian ezarritako lehergailu batek eztanda egin eta hil egin zen.

Argalario. Bizkaiko mendia, Triano mendizerran, Barakaldon (Bilbo Handia); 521 m.

argal(du). da/du ad. 1. Mamia galdu, mehetu.

Gaixotu zenean argaldu zen.

2. Indarra galdu, ahuldu. 3. (Ipar eta GN) Bakandu.

LURRA ARGALDU. Lurrak emankortasuna galdu.

argaleria. iz. Argaltasuna.

argalgarri. izond. Argaltzailea.

argaltasun. iz. 1. Argala, mehea denaren nolakotasuna.

2. Indarrik eza, ahuleria.

argaltzaile. izond. MED. Argalarazten duena, lan-neurri argaltzailea.

argalune. iz. Alderdi argala.

Denok dugu argalunea nonbaiten eta zuk ahoan.

Argaluza. Sopelako auzoa (Plentzia-Mungia, Bizkaia).

Argandoña. Gasteizko E-ko nekazal auzoa.

Argantzun, iz. of. La Puebla de Arganzón. Trebiñoko konderriko udalerria, Zadorraren ertzean (geografikoki Araba, administratiboki Burgos); 346 bizt. (argantzundarrak).

I-an Iruña, E-an eta H-an Trebiño eta M-an Erribera Goitia ditu mugakide.

Nekazaritza eta abeltzaintza dira udalerriko ekonomi iharduera nagusiak.

Biztanle-kopuruak behera egin du, 1960an 568 biztanle izatetik 1991an 346 izatera iragan delarik.

Historia. Trebiño bezala Nafarroako erresumako parte izan zen eta 1194an Antso VI.a Jakitunak forua eman zion.

"128ean" Gaztelako erregearen menpe gelditu zen.

1366an Gaztelako Enrike II.ak Trebiñoko jaurerria Pedro Manrique-ri esleitu zion.

XV. mendean Arabako lurrak ermandadeetan biltzen hasi zirenean Argantzun Trebiñorekin batera Arabatik bereizi egin zen.

Jaurerriak desagertzean eta probintzien arteko banaketa egin zenean, Trebiñoko konderria Burgosen menpera pasa zen (1832).

Ik. Trebiñoko konderria.

Artea. Andre Mariaren Jasokundearen eliza gotikoa da.

Alabaina, hegoaldeko eta mendebaldeko portadak gotikoak badira ere, elementu apaingarri gehienak platereskoak dira, hala nola, korua, aldare nagusiko erretaula eta ezkerraldeko hilobia.

Argantzungo bataila. Baskoiek arabiarrak garaitu zituzteneko gudu-ekintza (801eko iraila-urrian).

Tropa musulmanak Ebro aldetik Arabara sartu ziren; Argantzungo haizpitartean, baskoiek segada prestatu zuten eta musulmanak bertan erori ziren.

Argañaraz Murgia, Frantzisko. Konkistatzaile gipuzkoarra (XVI. m.).

Argentinako San Salvador de Velasco (g. e. San Salvador de Jujuy) hiriaren sortzaile izan zen.

Argañeta. Nafarroako mendia, Nafarroa Behereko mugan (Iruñeko merindadea); 1003 m.

Argarai. Nafarroa Behereko mendia.

Luzaide eta Banka artean, Nafarroako mugan (Baigorriko kantonamendua); 1.226 m.

Argarate. Gipuzkoako mendia, Adarra-Mandoegi mendi-multzoan, Nafarroako mugan; 780 m.

argazki. iz. (neol.). Fotografiaren bidez lortutako irudia.

argazki-oin. Argitalpen bateko argazki baten osagarri, gehienetan haren oinean idazten den azalpen-testua.

argazkidenda. iz. Argazkiak errebelatu eta argazkien inguruko materiala saltzen duen denda.

argazkigintza. iz. 1. Fotografia (teknika zein artea).

2. Argazkiak egiteko iharduera edo lanbidea.

Argazkigintzan aritzen da.

argazkilari. iz. Argazkiak egiten dituena, eta bereziki, bizibidetzat argazkigintza duena.

argazkilaritza. iz. Argazkilariaren iharduera eta lanbidea.

arge. iz. (neol.) Eklipsea.

Argelander, Friedrich Wilhelm August. Astronomo alemaniarra (Memel, 1799 - Bonn, 1875).

Izarrei buruzko lehenengo katalogoa egin zuen (Bonner Durchmusterung).

Bilduma honetan 324.000 izarren posizio eta distira jaso zituen.

Argensola, Lupercio Leonardo. Poeta espainola (Barbastro, 1559 - Napoli, 1613).

Huescan eta Zaragozan egin zituen ikasketak.

Napoliko erregeordea zen Lemosko kondearen idazkari izan zen eta, bere anaia Bartolomek esaten duenez, erre egin zituen bere poemak hiri hartan.

Salbatu zirenak semeak argitaratu zizkion.

Horazioren odak itzuli zituen eta bere poesian perfekzio formala eta klasizismoa nabari dira.

Antzerkian ere egin zuen ahalegina baina ez zuen emaitza onik lortu.

Bartolome Leonardo (Barbastro, 1562 - Zaragoza, 1631), aurrekoaren anaia.

Zaragozan eta Salamancan ikasi eta apaiz egin zen.

Poeta trebe eta ironikoa izan zen.

Bere obrak (ez zituen argitaratu nahi izan) anaiarenekin batera, honen seme Gabriel Leonardok argitaratu zituen (Errimak, 1634).

Bi anaien estiloa beretsua izan zen, adimenak agintzen du intimitatea eta fantasiaren gainetik.

Argensongo kondea, Marc Pierre de Voyer. Politikari frantsesa (Paris, 1696-1764).